XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Actinomyces-a Bakterio anaerobio eta ez-mugikorren generoa.

Espezie asko dauzka bere barnean, eta horietatik batzuk patogenoak dira gizakiarentzat, Actinomyces bovis izenekoa adibidez, honexek sortzen bait du Aktinomikosia.

Aerobioa Bizitzeko airearen edo oxigenoaren beharra duen mikrobioa.

Ahoa eta faringea1. Ahoa Ahoa aurpegiaren behealdean kokaturiko barrunbea da, sudur-barrunbearen azpitik.

Ezpainek, masailen barnealdeak, mihiaren oinaldeak eta ahosabaiaren zati gogor edo hezurtsuak mugatzen dute ahoa, atzerantz ahosabai-errezela izeneko mintzezko azalera baten bidez luzatzen dena.

Ahoaren atzeko muturra ahutzen istmoak osatzen du, aho-barrunbea faringearekin lotzen duen pasagune aurkitzen dira.

Ahoaren funtzio edo eginkizunik nagusienak hiru dira: a) Elikadura. Ahoa liseri-aparatuaren lehen zatia denez bere egitura guztiak elikadura-prozesuarekin lotuak daude zuzenean.

Ezpainen anatomia bereziak zupatu eta edateko ekintzak posible egiten ditu.

Hortzek janariak ebaki eta birrintzen dituzte eta mihiak listuarekin nahasten ditu.

Prozesu guzti honen ondorioz ahoratutako elikagaiak ore moduko bat bihurtzen dira, hestegorrian barrena urdailera iritsi eta bertan liseriketari hasiera emateko prest.

b) Komunikazioa. Ahoak ahotsaren emisio edo igorpenean parte hartzen du, mihia eta ezpainen bidez laringean kokaturiko ahots-kornetatik datozen hotsak aldatuz.

Ezpainek espresibitate handia dute, eta aurpegiko beste osagaiekin batera pertsonaren animo-egoera adierazi dezakete.

c) Arnasketa. Ahoak ez du aparteko garrantzirik arnas prozesuan, sudur-barrunbeak egokiagoak bait dira inspiratutako airea berotu eta iragazteko, beren egitura bereziagatik.

Dena den, ahoak airearen sarrera eta irteerako bide bezala jokatzen du aire-behar handia dagoen egoeratan, ariketa fisiko gogorren bat egiten denean adib. edo sudur-barrunbeak butxatuta daudenean.

Azken kasu honetan, arnasa ahotik hartzen da.

Asaldura hau luzaro mantentzen denean, umeetan bereziki, jateko orduan zailtasunak agertzen dira, murtxikatzen duten bitartean ahotik arnastu behar bait dute.

Bestalde, gauez lo hartzea kosta egiten zaie, deseroso aurkitzen bait dira.

2. Faringea Goiko aldetik sudur-barrunbeekin eta ahoarekin, eta behetik laringea eta hestegorriarekin komunikatzen den hodia da faringea.

Lepo-ornoen aurretik kokatua dago eta gorantz garezurraren oinalderaino iristen da.

Faringea hiru zatitan banatzen da: a) Errinofaringea edo nasofaringea, sudur-barrunbeen atzealdean kokatua.


Ahosabai biguna
Goiko masailezurra
Mihia
Hortzak
Ezpaina
Baraila
Laringea
Trakea edo zintzurrestea
Mihiaren V-a
Amigdala
Faringea
Epiglotisa
Glotisa
Hestegorria.